EBAZPENA, 2007ko azaroaren 12koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2008ko azterketa arruntetarako deialdia egiten duena.
RESOLUCIÓN de 12 de noviembre de 2007, del Director de Desarrollo Rural y Litoral, por la que se convocan exámenes ordinarios para la obtención de titulaciones para el gobierno de embarcaciones de recreo durante el año 2008.
1994ko maiatzaren 31n Eskualdaketen Batzorde Mistoak uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen inguruan hartu zuen erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz,
Zuzendaritza honek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 290/2005 Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
EBATZI DU:
Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2007an egin beharreko azterketa teoriko eta praktikoetarako deialdi hauek egitea:
Azterketa teorikoak:
• 1. deialdia.– 2008ko urtarrilean, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigaziorako patroia (2008ko urtarrilaren 21ean).
b) Aisialdirako ontzietako patroia (2008ko urtarrilaren 22tik aurrera).
c) Yateko patroia (2008ko urtarrilaren 28an eta 29an).
d) Yateko kapitaina (2008ko urtarrilaren 30ean eta 31n).
• 2. deialdia.– 2008ko martxoan, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigaziorako patroia (2008ko martxoaren 31n).
b) Aisialdirako ontzietako patroia (2008ko apirilaren 1etik aurrera).
• 3. deialdia.– 2008ko maiatzean, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigaziorako patroia (2008ko maiatzaren 26an).
b) Aisialdirako ontzietako patroia (2008ko maiatzaren 27tik aurrera).
c) Yateko patroia (2008ko ekainaren 2an eta 3an).
d) Yateko kapitaina (2008ko ekainaren 4an eta 5ean).
• 4. deialdia.– 2008ko azaroan, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigaziorako patroia (2008ko azaroaren 3an).
b) Aisialdirako ontzietako patroia (2008ko azaroaren 4tik aurrera).
Azterketa praktikoak eta bela-nabigaziorako berariazko azterketak:
• Deialdi bakarra.– 2008ko ekainaren 23tik aurrera, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigaziorako patroia.
b) Aisialdirako ontzietako patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:
DEIALDIEN OINARRIAK:
Lehenengoa.– 1.– Azterketak Itsasmendikoi Pasaian (Gipuzkoa) egingo dira. Edonola ere, 1. eta 3. deialdietako azterketa teorikoak Euskal Herriko Unibertsitateko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoan ere egingo dira (Portugalete, Bizkaia). Azterketak horretarako osatuko diren epaimahaiek ebaluatuko dituzte, ebazpen honen bosgarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera eta zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.
2.– a) Era berean, deialdietako bitan oinarrizko nabigaziorako patroi titulua lortzeko azterketa ere egin ahal izango da, beste udalerri batean. Udalerri hori Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak erabakiko du, Kirol Arrantzako eta Nautikako Elkarteen Federazioak –Fasnaper– hala eskatuta.
b) Horretarako, gutxienez 40 izangai egon behar dira deialdi bakoitzean. Epaimahaia Itsasmendikoi Pasaian egin beharreko azterketetarako izendatzen den epaimahai bera izango da. Kirol Arrantzako eta Nautikako Elkarteen Federazioak –Fasnaper– aipatutako azterketak egiteko behar den azpiegitura emango du. Matrikulak Itsasmendikoi Pasaian egingo dira, aldez aurretik erabakitako datetan, eta Kirol Arrantzako eta Nautikako Elkarteen Federazioaren –Fasnaper– bidez.
3.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alor honetako arauekin bat etorriz.
4.– Titulazio bakoitzerako egingo den azterketa praktikoak bi zati izango ditu, nabigazio praktika eta segurtasun praktika. Azterketa praktikoa egin ahal izateko, ordea, ezinbestekoa izango da azterketa teorikoa gainditua edukitzea.
Bela-nabigaziorako berariazko azterketa praktikoa (oinarrizko nabigaziorako patroia, aisialdirako ontziko patroia, yateko patroia, yateko kapitaina), azterketa praktikoa egingo den egun eta leku berberetan egingo da, betiere indarrean dagoen programari egokiturik.
Bigarrena.– 1.– Izangaiek azterketan onartuak izateko eskatu behar dute, eskabidea betez eta epaimahaiko buruari zuzenduz.
2.– Eskabide horiek erabaki honen eranskineko ereduari lotu beharko zaizkio.
3.– Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.
– NANeko argazkiaren neurriko argazki bat.
– Jatorrizko ordainagiria, Itsasmendikoi Pasaiaren Euskadiko Kutxako 3035-0010-81-0100051740 zk.ko kontuan azterketa-eskubideak ordaindu dituela frogatzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen arabera. Ondoko hauek dira:
Azterketa teorikoa (euroak) Azterketa praktikoa (euroak)
Oinarrizko nabigaziorako patroia 28,71 28,71
Aisialdirako ontzietako patroia 35,14 35,14
Yateko patroia 44,68 44,68
Yateko kapitaina 54,27 54,27
– Ziurtagiri mediko ofiziala, gaitasun psiko-fisikoen koadroarekin bat datorrena, Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren 1997ko abenduaren 30eko Ebazpenaren eranskinean ezarria. Edo, bestela, gidatzeko lizentziaren fotokopia konpultsatua, mediku baten edo optikan lizentziatua den baten txostenarekin batera, interesdunak 1.3 gaitasun-irizpidea betetzen duela ziurtatzen duena. Ziurtagiri mediko hori ez zaie eskatuko titulu zaharragoa edo aldez aurretiko azterketa-ziurtagiria daukatela frogatzen duten pertsonei, deialdiko egunaren aurreko bost urteen barruan eskuratu edo berriztatu badute.
– Gidariak Aztertzeko Zentro baimenduaren ziurtagiria aurkez daiteke, gidatzeko lizentzia jasotzeko behar den azterketa medikoa gainditu izana frogatzen duena. Dokumentu horretan, era berean, interesdunak I. eranskineko 1.3 irizpidea betetzen duela frogatzen bada, ez da beharrezkoa izango aurreko puntuan aipatu den txostena aurkeztea.
– Egindako azken azterketaren ziurtagiria, izangaiek lortu nahi duten titulaziorako programaren zati bat gainditurik baldin badute.
– Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko.
– Yateko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.
4.– Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:
Azterketa teorikoak:
1. deialdia, 2008ko urtarrilean: 2007ko abenduaren 3tik 21era bitartean, biak barne.
2. deialdia, 2008ko martxoan: 2008ko otsailaren 11tik otsailaren 29ra bitartean, biak barne.
3. deialdia, 2008ko maiatzean: 2008ko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean, biak barne.
4. deialdia, 2008ko azaroan: 2008ko urriaren 1etik 17ra bitartean, biak barne.
Azterketa praktikoak eta bela-nabigaziorako berariazko azterketak:
Deialdi bakarra, 2008ko ekainean: 2008ko ekainaren 16tik 20ra bitartean, biak barne.
5.– Azterketetan parte hartzeko eskabideak ondoko administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango dira:
a) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Eusko Jaurlaritza. Donostia kalea, 1. Vitoria-Gasteiz.
b) Itsasmendikoi Pasaia. Los Marinos kalea, 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa).
c) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza Antolamenduko Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Easo, 10. Donostia-San Sebastián.
d) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Kale Nagusia, 81 - 6.a, 6. departamentua. Bilbao.
6.– Eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroko deialdi batean parte hartzeko ezinbestekoa da eskabide berria aurkeztea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera. Ziurtagiri mediko hori ez zaie eskatuko titulu zaharragoa (edo aldez aurretiko azterketa-ziurtagiria) daukatela frogatzen duten pertsonei, deialdiko egunaren aurreko 5 urteen barruan eskuratu edo berriztatu badute.
7.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).
Hirugarrena.– Frogak zuzenduko dituzten epaimahaiak azterketak egingo diren zentroetako zuzendariek izendatuko dituzte.
Laugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki-oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio ezberdinetako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa gorabehera. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.
Bosgarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.
Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 15 eguneko epearen barruan.
Epaimahaietako idazkariek, interesdunek hala eskatuz gero eta epaimahaiko buruak ontzat emanez gero, ziurtagiri indibidualak emango dituzte yateko patroi eta yateko kapitain tituluetako probak gainditu dituzten izangaientzat, azterketekin beste autonomia-erkidego batean jarraitu nahi badute.
Seigarrena.– Honako deialdi honen aurka eta beraren ondoriozko egintza administratibo guztien aurka jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako era eta kasuetan, 4/1999 Legeak emandako testuaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 12a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,
JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGIRRE.
ERANSKINA
Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazio nautikoak jasotzeko probetan parte hartzeko eskaera
Abizenak
Izena
NAN
Jaioteguna
Helbidea
Udalerria eta PK
Lurralde historikoa edo probintzia
Harremanetarako telefonoa
1.– Titulu hau eskuratzeko proban parte hartu nahi du:
Teorikoa Praktikoa Belako berariazko proba
Oinarrizko nabigaziorako patroia n n n
Aisialdirako ontzietako patroia n n n
Yateko patroia n n n
Yateko kapitaina n n n
2.– Azterketa leku honetan egin nahi du:
n Itsasmendikoi Pasaia. Pasai San Pedro (Gipuzkoa).
n UPV/EHUko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoa, Portugalete (Bizkaia).
(Jarri X bat zuzena den aukeran).
3.– Aurkezten duen dokumentazioa:
n NANeko argazkiaren neurriko argazki bat.
n NANaren fotokopia.
n Aurreko titulu edo ziurtagirien fotokopia, halakorik izanez gero.
n Ziurtagiri mediko ofiziala, Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren 1997ko abenduaren 30eko Ebazpenaren araberakoa edo bestelakoen araberakoa (Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren 1998ko azaroaren 17ko Ebazpena).
n Euskadiko Kutxako 3035-0010-81-0100051740 zk.ko kontuan tasak ordaindu izanaren ziurtagiria.
..............(e)n, ....(e)ko ...............aren .....(e)(a)n
(Sinadura)
AISIALDIRAKO ONTZIAK GOBERNATZEKO TITULAZIOAK
ESKURATZEKO AZTERKETETAKO EPAIMAHAIKO BURUA.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarritakoaren arabera, biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean erregistra daitezke, erregistroa bera kudeatzeko automatizatua. Datu hauek Sustapen Ministerioari eta beste autonomia-erkidego batzuei jakinarazi ahal zaizkie. Fitxategiaren arduraduna Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza izango da (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz). Zuzendaritza horren aurrean, datuak ikusi, zuzendu, ukatu eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dira, aipatutako xedapenean azaltzen den moduan. |